Krisi Ekonomikoa -

2013an

Lan-erregulazio espedienteek % 63 egin dute gora azken bi hilabeteetan

Lurralde historikoei erreparatuz, lan-erregulaziorako 106 espediente Araban eman ziren, 367 Bizkaian eta beste 240, berriz, Gipuzkoan.

CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko lehen bi hilabetetan lan-erregulaziorako 613 espediente jakinarazi dituzte Euskadin. Urte osoari begira, kopuru horrek % 63 egin du gora. Langile kaltedunak 8.136 izan dira, iazko lehenengo bi hilabetekin alderatuta, % 31 gehiago, Lan Harremanetarako Kontseiluak zabaldutako datuen arabera.

Lurralde historikoei erreparatuz, lan-erregulaziorako 106 espediente Araban eman dira (% 89 egin du gora), 367 Bizkaian (% 35,5 egin du gora) eta beste 240, berriz, Gipuzkoan (% 95 egin du gora). Langileei dagokionez, Bizkaian 3.465 langile kaltedun daude (% 14,4), 2.911 langile Gipuzkoan (% 17,7), eta 1.760 Araban (% 147,5).

Espediente motari so eginda, 6.017 etendura-espediente izan dira (% 21,8 egin dute gora), 515 iraungitze-espediente, eta 1.604 murrizketa-espediente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea