Krisi Ekonomikoa -
2012ko datuak
Lan-erregulazioko txostenen bidez 3.000 langile kaleratu dituzte EAEn
Lan-erregulazioko txostenak % 87,4 hazi dira eta denera 2.395 onartu dira 2012an, aurreko urtean baino % 90 gehiago.
Erredakzioa
2.979 langile kaleratu dituzte EAEn urteko lehen 11 hilabeteetan lan-erregulazioko txostenak direla eta.
Jaurlaritzak 2.395 onartu ditu, aurreko urtearekin alderatuta % 87,4 gehiago.
Horietatik 440 Araban onartu dira (% 112 gehiago); 1.186 Bizkaian (% 123 gehiago); eta 799 Gipuzkoan (% 4,5 gehiago).
EAEn denera 34.169 lagun daude egoera honengatik kaltetuta; 2011. urtearekin alderatuta % 90,3 langile gehiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea