Krisi Ekonomikoa -
Diputatuen Kongresua
Espainiaren sakrifizioei babes handiagoa ematea eskatu dio Rajoyk EBri
Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi duenez, Zipreren egoerari eman zaion irtenbidea "apartekoa, bakarra eta salbuespenekoa" da.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Europar Batasunaz "gogoeta" egitea proposatu du, batasun handiago lortzea helburu, eta Espainia bezalako herrialdeak egiten ari diren sakrifizio ekonomikoek Europar Batasuneko gainerako estatuen eta erakundeen babes handiagoa izatea exijitu du.
Europako Kontseiluak martxoan egin zuen goi-bileraren inguruko azalpenak emateko egin du agerraldia Rajoyk Kongresuan, eta Zipreren egoerari eman zaion irtenbidea "apartekoa, bakarra eta salbuespenekoa" dela berretsi du.
Gobernuburuak azpimarratu du Espainia eta beste estatu batzuk egiturazko erreformetan eta garrantzia handiko murrizketetan murgilduta daudela.
"Europar Batasuneko gainerako estatu kideen eta erakundeen babesa izatea espero dugu, egiten ari garen esfortzuak eta sakrifizioak batasuna kaltetu ez dezaten", adierazi du.
Rajoyren ustez, Europar Batasunak "hazkundearen abentura" egin zuenean bezalaxe jokatu behar du. Orduan, batasuna indartzeko, Europako hegoaldeko, erdialdeko eta ekialdeko herrialdeak sartzearen alde lan egin zuela gogorarazi du.