Krisi Ekonomikoa -

M-29ko greba orokorra

Bost lagun epaituko dituzte Iruñean pikete batean parte hartzeagatik

Fiskalak lau urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatzen du lan egiteko eskubidearen kontra atentatu egitea egotzita. Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte.

2012ko martxoaren 29ko greba orokorra. Argazkia: Efe
2012ko martxoaren 29ko greba orokorra.
2012ko martxoaren 29ko greba orokorra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagun epaituko dituzte gaur Iruñean iazko martxoaren 29ko greba orokorrean pikete informatiboetan parte hartzea leporatuta, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Fiskalak lau urte eta erdiko espetxe-zigorra eta 5.700 euroko isuna eskatzen du lan egiteko eskubidearen kontra atentatu egitea egotzita. Iruñerrian elkartasun-mobilizazioak egingo dituzte, epaiketa salatzeko.

Martxoaren 29ko greba egunean Estafeta kaleko pikete informatibo batean parte hartu izana egozten diete bost gazteei. Manifestazioa bukatuta, iluntzean Estafeta kalean irekita zegoen ostatu bakarreko jabeak jarri zuen salaketa.

Iazko martxoaren 29ko greba hura deitu zuten sindikatuek, ELAk, LABek, ESK-k, STEE-EILASek, CGTk, CNTk Hiruk eta EHNEk protesta eta kontzentrazioa deitu dute epaitegi atarian goizeko hamaiketarako. 10:00etan, Barañain, Burlata eta Mendillorritik aterako dira zutabeak epaitegira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea