Krisi Ekonomikoa -
Azken erabakia
Zizurkilgo Perot enpresa ixtea erabaki du zuzendaritzak
Kalean geldituko diren 74 langileek EAEko Auzitegi Nagusiaren esku jarriko dute auzia. Enpresak langileak kaleratzeko eskutitzak bidali ditu.
Erredakzioa
Perot lantegiko zuzendaritzak enpresa ixteko erabakia hartu du. Gaur bertan hasi da langileak kaleratzeko eskutitzak bidaltzen.
Kalean geldituko diren 74 langileek EAEko Auzitegi Nagusiaren esku jarriko dute auzia.
Langileek orain 3 hilabete ekin zioten greba egiteari. Gaur enpresak agiri batean jakitera eman duenez, langileei “irtenbidea ematen” saiatu da, baina langileen iritziz, hori “egiaren zati bat besterik ez da”.
Negoziaziorako epeak agortuta, epaitegira joko dute orain txostena baliogabetu dezan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea