Ekonomia -
Kaleratzeak
Zizurkilgo Perot enpresako langileek greba mugagabea hasi dute gaur
Huyck Wangner multinazionalak enpresa horretako ateak itxi eta 75 langile kalean utzi nahi dituela jakin ondoren, langileek greba deitu dute.
Erredakzioa
Perot enpresako langileek greba hasi dute gaur eta mobilizazioak iragarri dituzte, Huyck Wangner multinazionalak enpresa horretako ateak itxi eta 75 langile kalean utzi nahi dituela jakin ondoren.
Langileen ustez, Perot lantegia "bideragarria" da. Papergintza enpresetako makinentzako oihala egiten du Perotek Zizurkilgo lantegian. Alor horrek bizi duen krisia dela eta, makinak berritzeko egin beharreko inbertsioa aipatu du enpresak 75 langile kaleratzeko arrazoi bezala.
Langileek ordea, diru gehiago irabazteko enpresak hartutako erabaki estrategikoa dela diote. Peroteko langileek adierazi dute enpresak urtero irabaziak izan dituela, eta ez dagoela ixteko arrazoirik.
Gaur hasi duten grebaz gain, bide judizialari ere ekingo diote. Erakundeen inplikazioa bilatuko dute eta enpresarekin negoziatzen saiatuko dira, lanpostuen defentsan.