Krisi Ekonomikoa -

Langilearen Eguna

Abian dira Maiatzaren 1eko euskal sindikatuek deitutako mobilizazioak

11:30ean eta 12:00etan hasi dira Bilbon ELAk eta LABek deitutako manifestazioak. CC.OO. eta UGT, berriz, elkarrekin mobilizatu dira.

Murrizketen kontrako protesta. Argazkia: Efe
Murrizketen kontrako protesta.
Murrizketen kontrako protesta. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek gaur, maiatzaren 1ean, kalera ateratzeko deia egin diete langileei eta gizarteari, orokorrean, murrizketak salatzeko eta krisiari aurre egiteko beste politika eskatzeko. CCOO eta UGT elkarrekin mobilizatu dira, eta ELAk eta LABek, aurreko urtean egin zuten moduan, ez dute manifestazio bateraturik egin.

ELA

ELAk Bilbon egin du maiatzaren 1eko mobilizazio nagusia. Plaza Biribilean amaituko den manifestazioa ari dira egiten, 11:30ean Adolfo Muñoz idazkari nagusiak hitzaldia eman ondoren. "Eskubide sozialen alde" da aurtengo leloa.

ELAk gogoeta kritikoa egingo du "soldatak mugarik gabe murrizteko" neurrien inguruan, eta mobilizazioaren aldeko apustua egingo du egungo politika ekonomikoei aurre egiteko. Hori dela eta, sindikatuak maiatzaren 30ean Hego Euskal Herrian deitu duten greba orokorrean parte hartzeko deia egingo du, egungoa "giza hondamendia" delako.

LAB

LABek ere, maiatzaren 30eko greba orokorra sustatuko du gaur. Sindikatuak eskualdez eskualde deitu ditu mobilizazioak, eta Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak Durangoko ekitaldian parte hartu du, 12:30ean. Halaber, 11:00etan hasi da LABek Baionan deitutako manifestazioa.

COO eta UGT

Bestalde, CCOO-Euskadik eta UGT-Euskadik egungo politika ekonomikoen kontra eta lan eskubideen eta eskubide sozialen alde mobilizatzeko deia egin dute. Sindikatu hauek deitutako manifestazioak eguerdian abiatu dira, Bilboko Jesusen Bihotzatik, Donostiako Alderdi Ederretik eta Gasteizko Andramari Zuriaren plazatik hasita.

STEE-EILAS

Bestalde, STEE-EILASek euskal lurralde guztietan egin ditu mobilizazioak: 11:30ean Bilbon (Kale Nagusitik abiatuta), 12:30ean Gasteizen (Bilbao Plazatik), 12:30ean Donostian (Boulevardetik), eta 12:00etan Iruñean (Recoleta Plazatik).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea