Krisi Ekonomikoa -

Langilearen Eguna

Krisia gainditzeko 'itun nazionala' eskatu dute Toxok eta Mendezek

Maiatzaren Lehenaren harira deitutako manifestazioa abiatu aurretik, enplegua sustatu eta herritarrak babesteko eskatu dute CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek, "lehentasunak direlako".

UGT eta CCOO sindikatuak buru diren Madrilgo manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE
UGT eta CCOO sindikatuak buru diren Madrilgo manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE
CCOO eta UGT Madrilen: 'Mobilizatzeko arrazoi nahiko dugu beti'

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak krisi ekonomikoa gainditzeko "itun nazional, sozial, ekonomiko eta politiko handia" eskatu dute Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek.

Maiatzaren Lehenaren harira deitutako manifestazioa abiatu aurretik, eredu ekonomikoa aldatzeko, enplegua sustatzeko eta herritarrak babesteko eskatu dute CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek, "lehentasunak direlako". Madrilen izandako deialdian 40.000 lagunetik gora izan dira, sindikatuek jakinarazi dutenez.

CCOOko buruak azpimarratu duenez, sindikatuek duten "erantzukizun eta konpromisoaren zatia" bere gain hartzera prest daude, baina Gobernuak "egungo egoera gainditzeko konpromiso nazional handi baten buru izateko betebeharra du".

Bestalde, Mendezek nabarmendu duenez, beharrezkoa da akordio politiko, sozial eta ekonomikoa, baina "ez da logikoa atxikimendu osoko ituna izatea, 2016ra arteko aurreikuspenak ez betetzeko Gobernuak hainbat baldintza sortu behar dituelako".

Mobilizatzeko arrazoiak

Gauzak horrela, CCOOko idazkari nagusiaren hitzetan, Maiatzaren Lehenean "beti daude mobilizatzeko arrazoi nahikorik, baina aurtengoan pisuzko arrazoia dago, 6,2 milioitik gora langabetuak daudelako". "Zenbaki horrek behin betirako marka berezia utzi behar du", esan du.

Aurrekontu publikoen eta jarduera ekonomikoaren garapenaren artean oreka baten alde egin du Toxok, "Europar Batasunak sustatutako doitasun-neurriek porrot egin dutela argi geratu ostean".

"Suspertze ekonomikoaren aldeko apustua egin behar dugu, bai Espainian baita Europan ere", adierazi du. Halaber, Europako politika salatu du Toxok, "hizkuntza bikoitza erabili duelako, Espainiako langabezia tasa onartezinatzat jo duelako, baina aldi berean murrizketa politika mantendu nahi duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea