Krisi Ekonomikoa -

Bankia auzia

Santander, CaixaBank eta BBVAko presidenteei galdeketa egingo diete

Bankia auzia ikertzen duen epaileak Emilio Botin, Isidro Faine y Francisco Gonzalez deitu ditu, Ratorekin eta De Guindosekin izan zituzten bileren inguruan galdeketa egiteko.

Emilio Botin, Santander bankuko presidentea. EFE
Emilio Botin, Santander bankuko presidentea. EFE
Emilio Botin, Santander bankuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santander, Caixabank eta BBVA bankuetako presidenteak lekuko gisa deklaratzera deitu ditu Bankia auzia ikertzen duen epaileak. Hilaren 24rako deitu ditu Emilio Botin (Santander), Isidro Faine (CaixaBank) eta Francisco Gonzalez (BBVA), Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiarekin eta Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin egindako bileren inguruan galdeketa egiteko.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, 2012ko maiatzaren 4tik 6ra bitartean (Ratok dimisioa eman baino egun bat lehenago) egin zituzten bileren berri eman dezaten deitu ditu epaileak.

UPyDk abiatutako akusazio partikularrak eskatu zuen hiru presidenteen agerraldia, De Guindos ministroaren eta Rodrigo Ratoren galdeketen ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea