Krisi Ekonomikoa -

Kongresua

Mondragonek funts bat sortu du Fagor Etxetresnei laguntzeko

Mondragon taldeko bazkideek batzar nagusia egin dute, eta Fagor Etxetresnak konpainiari laguntzeko 70 milioi euroko funts bat sortzea erabaki dute aho batez.

Mondragon Korporazioko kongresua. Argazkia: Mondragon Korporazioa.
Mondragon Korporazioko kongresua. Argazkia: Mondragon Korporazioa.
Mondragon Korporazioko kooperatibistek 70 milioi euroko diru funtsa osatuko dute

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur egin den Kongresuan, Mondragon Korporazioko kooperatibistek Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondo bat sortzea onartu dute (BESF), aho batez, Fagor Etxetresnen etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko eta enplegu iraunkorra babesteko, kooperatibak agiri batean jakitera eman duenez.

Erabaki horrekin, kooperatibistek Mondragoneko ereduari leial izaten jarraitzen dute, elkartasuna eta lankidetza, egungoaren moduko krisi egoeretan bereziki eraginkorrak izan diren printzipioak, oinarri izanik.

Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF), 70 milioi eurokoa, Fagorrek 2013-2016 aldirako diseinatu duen Plan Estrategikoan ezarritako berregituratze prozesurako erabiliko da; izan ere, plan horretan konpainia errealitate berrira egokitu beharra planteatzen da, etxe sektoreko merkatuaren gainbeherak eta kanpo merkatuetako dinamismo handiagoak markatuta dagoen errealitatera, alegia.

BESF fondoa Fagorrekin lotutako aparteko neurria eta denbora jakin baterako da, eta zuzkidurak bost urteko epean itzultzeko izango den mailegu baten bidez egitea aurreikusten du.

Mondragon taldeko kooperatibetako 650 bazkidek urteroko batzar nagusia egin dute, eta, bertan, 70 milioi euroko funts bat sortzea erabaki dute, Fagor Etxetresnak konpainia salbatzeko.

Fagor kongresua

Mondragon Korporazioko kongresua. Argazkia: Mondragon Korporazioa

Iaz, Fagor Etxetresnakek 89 milioi eu roko galerak izan zituen. Kausak? "Kontsumoaren eta nazioartean hedatzeko inbertsioen jaitsiera eta merkatuen egoera berrira egokitzeko prozesua".

Fagor Etxetresnakeko langileek dagoeneko onartu dute soldata berriz jaistea, % 6,48 hain zuzen ere, joan den astean Arrasaten (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia) egindako langile batzarretan.

Krisia

Krisiak modu dramatikoan egin dio eraso etxetresna elektrikoen sektoreari, eta horrek sektoreak azken bost urteetan %56 behera egitea ekarri du. Hau da, 2012an etxetresna elektrikoen merkatuak 2007an fakturatu ziren salmenten erdia baino pixka bat gutxiago fakturatu du.

Fagorren kasuan, salmentak %37 gutxitu dira aldi horretan, 600 milioi euro, beste era batera esanda, eta hori gertatu da kontsumoaren gainbeheragatik, kostu txikiko lehiatzaileen sarreragatik (Txinako, Turkiako eta Koreakoak, esaterako), eta salmenta prezioetan izandako murrizketek eta material kostuen igoerek eragindako marjinaren jaitsieragatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor etxetresna elektrikoak Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea