Krisi Ekonomikoa -

Adituen batzordea

ELA: 'Pentsioen erreformak pobrezia ekarriko du'

Bilbon egin duten agerraldian, pentsioen inguruko adituen batzordeak eginiko txostena aztertu du sindikatuak. Azpimarratu dutenez, txosten horren balorazioa “ezin okerragoa da”.

Txiki Muñoz. EiTB.
Txiki Muñoz. EiTB.
Txiki Muñoz. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Mariano Rajoyren Gobernuak izendatutako pentsioei buruzko adituen batzordearen lana kolokan jarri du, “Gobernuari babesa” emateko sortu dutela argudiatuz. Pentsioen erreformak “pobrezia” ekarriko duela gaineratu du Txiki Muñoz ELAko idazkari orokorrak.

Bilbon egin duten agerraldian, pentsioen inguruko adituen batzordeak eginiko txostena aztertu du sindikatuak. Azpimarratu dutenez, txosten horren balorazioa “ezin okerragoa da”.

Rajoyren Gobernuaren neurriek bi ondorio “kaltegarri” izango dituztela adierazi du Muñozek: “pentsio berrien murrizketa automatikoa dakar eta pentsiodunentzat eros-ahalmenaren galera suposatuko du”.

“Pentsio publikoak pentsio pribatuekin negozio egiten dutenen esku utzi dituzte. Kide gehienak –12tik 8– finantza-boterearen zerbitzura daude. Beraz, ez dago zertan oso azkarra izan behar azken emaitzaz ohartarazteko: pentsio sistema publikoaren suntsiketa pentsio-plan pribatuen eta finantza-erakundeen mesedetan”, gaineratu du.

Horren harian, CCOO sindikatuko azterketa bulegoko arduraduna batzorde horretan egotea kritikatu du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea