Krisi Ekonomikoa -

Urtarriletik abuztura

Aurten 1.555 enpresa itxi direla salatu du Confebaskek

7.812 konpainia itxi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan 2008an krisia hasi zenetik, patronalak emandako datuen arabera.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EiTB
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EiTB
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko urtarriletik abuztura bitartean 1.555 enpresa itxi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 2008an krisia hasi zenetik 7.812 guztira, Confebask patronalak ohartarazi duenez.

Udan ere behera egin du Gizarte Segurantzan izena emandako enpresa kopuruak: uztailean 608 enpresa desagertu ziren, eta, abuztuan, 307. 2013ko abuztuko datuak iazkoak baino hobeak dira, orduan 562 enpresa desagertu ziren-eta.

Bosgarren hilabetez jarraian enpresen desegite erritmoa moteldu egin da, baina 2012ko abuztutik 2013ko abuztura bitartean 1.411 enpresa desegin dira.

Lurraldez lurralde, Bizkaian itxi dituzte enpresa gehien (878), Gipuzkoaren (333) eta Arabaren (241) aurretik.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoan sartu diren enpresen zenbatekoak ere gora egin du, 319 izan dira ekainera bitartean, iaz baino % 16,4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa Enpresen albisteak