Krisi Ekonomikoa -

Krisia, Frantzian

Hollande kolokan, S&P agentziak Frantziaren nota jaitsi eta gero

Astea beltza izaten ari da Frantzian, ekonomiaren ikuspegitik. Asteon, adibidez, Fagorrek ordainketak eten ditu herrialde horretan.

François Hollande Frantziako presidentea. EFE
François Hollande Frantziako presidentea. EFE
François Hollande Frantziako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard and Poor's (S&P) agentziak, Frantziari "A hirukoitza" kendu zion lehenak, berriz ere jaitsi du herrialde horretako zorraren kalifikazioa, "AA+"tik "AA"ra, eta erabakiak kolokan jarri ditu François Hollande presidentearen erreformak.

Agintariak, baina, eutsi egin dio bere estrategiari: "Estrategia geurea da, baina norabidea, nirea".

Jean-Marc Ayrault lehen ministroak S&P agentziaren aurka egin du, eta "Gobernuak egindako erreforma guztiak" ez dituela kontuan hartu esan du. Horren adibide, oraindik ere bozkatu gabe dagoen pentsioen erreforma jarri du. "Erreformek eragina izango dute, baina itxaron egin behar da", gaineratu du.

Agentziaren ustez, aitzitik, "Gobernuaren ikuspegi honekin, nekez hobetuko dira hazkunde aurreikuspenak epe ertainean".

S&Pk Frantziaren nota jaitsi izana ez da aste honetan Hollandek jaso duen albiste ekonomiko txar bakarra. Horren ildotik, Fagor Etxetresnaken filialak ordainketak eten ditu herrialde horretan, eta, ondorioz, 1.800 pertsona langabezian geratu dira.

Gainera, Bretainian, istilu larriak izan dira egunotan, Frantziako Gobernuak zerga 'berde' bat ezarri nahi zielako garraiolariei. Azkenean atzera egin du, eta ez da indarrean sartu, baina istiluak ez dira baretu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea