Politika -
Frantzia
Herritarren % 76k desegokitzat jo dute Hollanderen lehen urtea
Galdeketa batean jasotako emaitzak dira. Halaber, Hollanderen egitekoarekin desados agertu diren herritarren artean % 56k hauteskundeetan bere alde bozkatu zutela jasotzen du inkestak.
Erredakzioa
Frantziako herritarren % 76k desegokitzat jo dute Francoise Hollande presidentearen Gobernuaren lehen urtea, "i-Tele"k kaleratutako inkesta batean jasotzen denez.
Galdeketa apirilaren 24 eta 27 artean egin zuten, 1.104 herritarren iritzia jaso zuten bertan. Inkesta horretan, Hollanderen Gobernuaren lehen urteurreneko balorazio positiboa % 15ek soilik egin zuten.
Galdeketaren arabera, Hollanderen egitekoarekin desados agertu diren herritarren artean % 56k, hauteskunde presidentzialetako lehen eta bigarren itzulian Hollanderen alde bozkatu zutela adierazi dute.
Frantziako Exekutiboak ez du lehen urteurrena ospatzeko inolako ekitaldirik antolatu, baina Gobernuaren azken 12 hilabete horiek aztertzeko mintegi bat antolatu dute.
"Frantziar gehienek politika honen aldeko botoa eman zuten, ez diegu traiziorik egin", adierazi du "i.Tele" katean Pierre Moscovici Ekonomia ministroak. Halaber, Gobernuko kide guztiak langabeziari aurre egin eta ekonomia haztea lortzeko lanean burubelarri ari direla esan du.