Krisi Ekonomikoa -
Euskal Enplegu Zerbitzua
% 70eko jarraipena izan du Lanbideko grebak, sindikatuen arabera
ELAk eta LABek deitu dute, Eusko Jaurlaritzak iragarritako langile murrizketen aurrean. 200 lanpostu gal daitezkeela salatu dute sindikatuek.
Erredakzioa
% 70eko jarraipena izan du ELAk eta LABek astelehen honetan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak deitu duten grebak, sindikatuen datuen arabera. Ondorioz, EAEko Lanbideren bulego gehienak itxita daude gaur, ELAk ohar batean azpimarratu duenez.
Eusko Jaurlaritzak iragarritako langile murrizketen aurrean deitu dute protesta sindikatuek, 800 langileko plantilan 200 lanpostu gal daitezkeela salatzeko.
Langileek, gainera, manifestazioa egin dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzara arte, proposamena bertan behera utz dezaten eskatzeko.
Joan den azaroaren 4an lanuztea egin zuten langileek, eta, orduan ere, % 70eko jarraipena izan zuen protestak, sindikatuek azaldu dutenez.