Krisi Ekonomikoa -
INE-ren datuak
Etxebizitzen salmenta % 40 jaitsi da EAEn eta % 8 Nafarroan
Urtarrileko datua da hori, 2013ko hilabete bereko datuarekin alderatua. Espainiako Estatuan % 23,2koa izan da beherakada.
Erredakzioa
Etxebizitzen salmenta % 40,6 jaitsi zen urtarrilean, 2013ko hilabete beraren aldean, EAEn. Guztira 954 etxebizitza salerosketa izan ziren.
Nafarroan, jaitsiera % 8,2koa izan da, 470 etxebizitza salerosi baitzituzten. Hori horrela, EAEn eta Nafarroan 54 eta 95 etxebizitza salerosi zituzten urtarrilean 100.000 biztanleko, hurrenez hurren.
Espainiako Estatua
Etxebizitzen salmenta % 23,2 jaitsi zen 2013ko urtarriletik 2014ko urtarrilera, eta litekeena da etxebizitza erosteagatik ematen zituzten onura fiskalak kentzearen ondorioz izatea.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandako datuen arabera, 30.659 etxebizitza salerosi dituzte aurtengo urtarrilean, eta 39.670 salerosi zituzten iaz, hilabete berean.
Valentzian saldu zituzten etxebizitza gehien, 100.000 biztanleko 111 etxe salerosi baitzituzten; Madrilen (101) eta Balearretan (100) baino gehiago.