Krisi Ekonomikoa -

9 hilabeteren ostean

Irungo eta Urnietako IAT zerbitzuak, martxan

Enpresa eta langileak akordio batera iritsi ziren aurreko astean, eta bederatzi hilabeteko greba amaitu da horrela.

Irungo eta Urnietako IAT zerbitzuak, martxan. Argazkia: EiTB
Irungo eta Urnietako IAT zerbitzuak, martxan.
Irungo eta Urnietako IAT zerbitzuak, martxan

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi hilabeteko grebaren ostean, gaur lanera itzuliko dira Irungo eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko zentroetako langileak.

Joan den ostiralean langileek akordioa izenpetu zuten zuzendaritzarekin, eta, beraz, gaur goizeko zazpi eta erdietatik aurrera zabalik izango dira berriro Irungo eta Urnietako egoitzak ibilgailuen azterketa teknikoak egin ahal izateko.

Lortutako akordioarekin gustura agertu dira langileak, euren eskakizunak 'ehuneko  ehunean' bete direlakoan. Soldatak kontsumorako prezioaren indizea (KPI) beste igotzeko ados jarri dira bi aldeak, eta erabiltzaileei kobratzen zaizkien tarifak ez igotzea ere adostu dute. 2016. urtera arte lan-ituna lan-erreformaren aurrean blindatzea lortu dutela gaineratu dute langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Irun