Ekonomia -
Lan-gatazkaren amaiera
Urnietako eta Irungo IATko enpresak eta langileek akordioa sinatu dute
Langileen baldintzen inguruko akordioa lortu dute eta bederatzi hilabeteko grebari amaiera eman diote horrela.
Erredakzioa
Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) aztertokietako langileek eta kontzesiodun enpresak, TÜV Rheinlandek, akordioa sinatu dute dute langileen baldintzen inguruan eta bederazi hilabeteko grebari amaiera eman diote.
Goizeko "azken orduan" lortu dute akordioa, osteguneko bileran akordiorik lortu ez zutelako. Langile-batzordeak esan duenez, enpresaren zuzendaritzak "kriterio aldaketa" izan zuen ostegunean Precon izandako bileran eta dokumentua "akordio definitibo" batera eramatea lortu dute.
Zerbitzua astelehenean abiaraziko dute Irungo eta Urnietako aztertokietan.
Soldatekin ados, are gehiago, izoztuta dituzte eta KPIa adina igotzeko erabakiarekin ere ados daude. Bederatzi hilabetetan greba egin ondoren Espainiako Gobernuak aplikatu nahi duen lan-erreformari ere aurre egitea lortu dute. Urtean 145.000 azterketa egiten dituzte. Horiekin, TÜV Rheinland enpresak sei milioi euroko diru-sarrerak lortzen dituela eta, langileek ez zuten inolaz ere erabiltzaileei kobratzen zaien tarifetan inolako igoerarik egiterik nahi. Hortxe izan dute negoziaketetan borrokarik handiena.
Langileek aldarrikapen guztiak lortu dituztela esan dute
Irungo eta Urnietako IATetako langileek esan dutenez, enpresarekin lortutako akordioak aldarrikapenen % 100 jasotzen du.
Ketxus San Emeterio langileen bozeramaileak eman du horren berri, ELA sindikatuaren egoitzan, Donostian, eman duen prentsaurrekoan, Miñe Muñoz zentraleko negoziazioa arduradunarekin eta greban izan diren pertsonen ordezkari batzuekin.
Prentsaurrekoan, Ketxus San Emeteriak adierazi duenez, Precoren mekanismoaren bidez akordioa erregistratzearen aurrean enpresak emandako ezezkoagatik sortu ziren zailtasunak, ondorioz, beharrezkoa izan da alde guztietako legezko adituak ados jartzea, akordioaren behin betiko akta sinatu baino lehen.
Enpresa batzordeko bozeramaileak argi du grebak iraun duen bederatzi hilabeteotan langileek aurreko akordioko lan-baldintzak errespetatzea soilik eskatu dutela. Oraingo honetan enpresak onartu egin ditu.
Era horretan, ultraktribitate mugagabea bermatu dute, "lan-erreformaren kontrako" akordioa "blindatu" dute, eta 2012 eta 2013 urteetako soldatak KPIari begira eguneratu dira. Halaber, 2014rako soldatak izoztea onartu dute, eta 2015 eta 2016 urteetarako balizko soldata igoera bat aurreikusi dute, urtean 140.000 ikuskapen egitearekin baldintzatuta.
San Emeteriok nabarmendu duenez, balizko soldaten igoerak bezeroei emandako zerbitzuaren prezioaren igoeragatik baldintzatuta ez egoteagatik pozik azaldu dira langileak, hori baitzen enpresaren nahia.
Lan-baldintza horiek 58 langileei ezarriko zaizkie. Urtean bi milioi euroko soldata-masa esan nahi du horrek, IATek urtean sei milioi euroko fakturazioa dutenean.