Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka

2016ra arteko lan-hitzarmena adostu dute Tubacexen

Sindikatuek eta zuzendaritzak egindako akordioak langileen oniritzia behar du ofizialki indarrean sartzeko.

Tubacexen lantegia. Argazkia: EiTB
Tubacexen lantegia.
Tubacexen lantegia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexen zuzendaritzak eta LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek akordioa egin dute 2013-2016 eperako lan hitzarmenaren inguruan, Laudion eta Amurrion (Araba), enpresak jakitera eman duenez.

Gaur hitzartutako lan-hitzarmenak langileen oniritzia jaso behar du indarrean jartzeko, eta lanpostu finkoak sortzea, errelebo kontratuak eta soldaten erosteko ahalmenari eustea aurreikusten du.

Izan ere, KPIren pareko igoerak aurreikusten ditu 2013rako, 2014rako eta 2015erako, eta KPI + %0,5eko igoera 2016rako, enpresako iturriek zehaztu dutenez.

Tubacexek prentsa-agiri batean azpimarratu duenez, akordioa egiteko, enpresak 2016rako Laudioko eta Amurrioko lantegietan 25 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur ELA LAB albisteak Tubacex Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Espainian CCOO albisteak UGT Langileen Batasun Orokorra Lan gatazkak albisteak gaur Burdingintza