Krisi Ekonomikoa -

KPI

Urtebeteko inflazioa hiru hamarren jaitsi da EAEn eta Nafarroan

Inflazioaren urtebeteko tasa % 0,2an geratu zen martxoan EAEn, eta % 0,7an Foru Erkidegoan.

Urtearteko inflazioa hiru hamarren jaitsi da EAEn eta Nafarroan. Argazkia: EiTB
Urtearteko inflazioa hiru hamarren jaitsi da EAEn eta Nafarroan.
Urtearteko inflazioa hiru hamarren jaitsi da EAEn eta Nafarroan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn inflazioaren urtebeteko tasa % 0,2an geratu zen martxoan, aurreko hilabetean baino hiru hamarren beherago. Espainiako Estatuan beherakada handiena izan duen erkidegoa da, Nafarroarekin batera (Foru erkidegoan % 0,7an geratu da tasa). Horiek Espainiako Estatistika Institutuak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) inguruan emandako datuak.

Otsailarekin alderatuta, prezioak % 0,3 garestitu dira EAEn; baina iazko otsaileko datuekin konparatuz, % 1,2 egin dute behera aurten.

Espainiako Estatu osoko datuak aintzat hartuz gero, martxoan % 0,1 egin zuten behera prezioek, hiru hilabetez jarraian goraka egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Arabako berriak