Krisi Ekonomikoa -

Euskal Autonomia Erkidegoan

Gora egin du Fogasako laguntzak jaso dituzten langileen kopuruak EAEn

25.281 beharginek jaso zuten iaz laguntza Euskadin. Soldatak eta kalte-ordainak ordaintzeko bideratutako diru kopurua, berriz, ia erdira jaitsi da 2013an 2012arekin alderatuta (% 52,8 gutxiago).

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 25.281 langilek jaso zituzten iaz Soldatak Bermatzeko Funtseko (Fogasa) laguntzak. Porrot egoeran edo akziodunen konkurtsoan dauden enpresetako langileen soldatak eta kalte-ordainak bermatzen dituen erakundea da funts hori. Iaz aurreko urtean baino % 15,6 langilek gehiagok jaso zuen laguntzaren bat.

Soldatak eta kalte-ordainak ordaintzeko bideratutako diru kopurua, berriz,  jaitsi egin da 2013an. Orotara, Fogasak 122,4 milioi bideratu zituen EAEn iaz, 2012an baino  % 52,8 gutxiago, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak zabaldutako datuen arabera.

Laguntzen zenbatekoak lotura zuzena dauka krisialdi ekonomikoarekin: 2011, 2012 eta 2013 urteetan 120 milioi eurotik gora bideratu ditu Fogasak EAEn; 2009 eta 2010 urteetan,  90 milioi inguru eman zituen; 2007eta 2008an, 40 milioi ; eta urtebete lehenago, 2006an, 20 milioi euro baino ez zituen bideratu EAEn.

6.429 enpresaren eskakizunak jaso zituen Fogasak 2013an EAEn, aurreko urtean baino % 16.9 gutxiago (8.000 izan ziren). Krisia hasi baino lehen, 2006an eta 2007an, 2.000 enpresak baino gutxiagok eskatu zuten laguntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Dirulaguntzak gaur