Krisi Ekonomikoa -

Hezkuntza arloko murrizketak

Estatuko unibertsitateek bat egin dute murrizketen aurka

Errektoreek adierazpen bateratu bat adostu dute, hezkuntzaren arloko murrizketak salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Errektoreen Konferentziako Asanblea Nagusiak (CRUE) adierazpen bat onartu du hezkuntzaren sektoreko murrizketen aurka, eta Estatuko 75 unibertsitatetan (50 publiko eta 25 pribatu) irakurriko dute gaur.

Adierazpena Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere sinatu dute, eta "unibertsitateetako errektoreek salbuespen neurrien amaiera eskatu dute" du izenburu.

Adierazpena eguerdian irakurriko dute, baina CRUEk ez du zehaztu zein erkidegotan egingo dituzten ekitaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea