Krisi Ekonomikoa -
Enplegua
Lanbidek ez du 'kalitatezko zerbitzua' ematen, Jaurlaritzaren arabera
EAEn egiten diren kontratu berrien artean, % 1-2tan soilik egin ditu bitartekari lanak EAEko Enplegu Zerbitzuak.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aitortu duenez, Lanbide Enplegu Zerbitzuak ez du "kalitatezko zerbitzua" ematen, eta bitartekari lanetan aldaketak egin behar direla uste du.
Lanbideren 2013-2016 Plan Estrategikoari buruz Legebiltzarreko batzordean egindako agerraldian egin du gogoeta sailburuak.
Aburtok uste du Lanbideren lana "hobetu" egin behar dela, eta "sakondu" beharra dagoela bitartekaritza lanean, oraingoarekin ez baitago gustura, eta "aldaketak" egitea proposatu du.
Izan ere, EAEn egiten diren kontratu berrien artean, % 1-2tan soilik egin ditu bitartekari lanak EAEko Enplegu Zerbitzuak, eta Europar Batasuneko batez bestekoa % 4koa da.
Bestalde, Aburtok onartu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak "jan" egin duela Lanbide, datorren urtetik aurrera zerbitzua arazo gehien dituzten kolektiboetara mugatuko dela, eta kontratazio konpromisoari lotutako heziketari lehentasuna emango zaiola.