Krisi Ekonomikoa -

Espainiako Bankuko datuak

49.600 familiak baino gehiagok galdu zuten etxebizitza iaz

Horietako 28.173k epaileak aginduta galdu zuten, eta 21.521 familia akordio batera heldu ziren bankuarekin, etxea emateko. Guztira, 147 etxegabetze egin ziren, aurreko urtean baino % 57 gutxiago.

Duela gutxi Barakaldon egindako etxegabetze baten irudia: Argazkia: @krollian
Duela gutxi Barakaldon egindako etxegabetze baten irudia: Argazkia: @krollian
Duela gutxi Barakaldon egindako etxegabetze baten irudia: Argazkia: @krollian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49.600 familia baino gehiago, zehazki 49.694, etxe barik geratu ziren 2013an, aurreko urtean baino % 11 gehiago, gehienak epaileak aginduta. Guztira 28.173 etxegabetze izan ziren iaz, 2012an baino % 18,5 gehiago, Espainiako Bankuak gaur emandako datuen arabera.

Etxegabetzeek gora egin duten arren, etxebizitza horien % 92,7 (26.113) hutsik zeuden eta % 7,3 (2.060) okupatutakoak, eta epaileren batek husteko agindua eman zuen (2012an baino % 36,3 gutxiago). Segurtasun Indarrek 147 etxegabetze (% 57 gutxiago) egin behar izan dituzte.

Etxegabetzeak gorabehera, 21.521 familia (2012an baino % 2,6 gehiago) akordio batera heldu ziren bankuarekin etxebizitza emateko.

Efe agentziak zenbait aditurekin hitz egin ondoren ondorioztatu duenez, entitateek negoziatzeko borondate gehiago dutela erakusten du horrek. Hori dela eta, 16.173 familiak (aurreko urtean baino % 1,3 gehiago) etxebizitza zorraren ordainean eman zuten.

Etxegabetzeak eta nahita emandako etxebizitzak kasuen % 80 inguru izan dira guztira, familiek utzi beharreko 43.694 kasuetatik, hau da, 38.961 jabego ohiko etxebizitzak ziren (% 0,23 gutxiago) eta gainerako 10.733ak bestelako erabilera zuten etxebizitzak ziren, esaterako, bigarren etxebizitza; kasu horietan % 88,45 egin du gora datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea