Krisi Ekonomikoa -

Nafarroa

Aldi baterako etxebizitza emango diete baztertzeko arriskuan daudenei

Lehenengo urtean, familiek alokairuaren % 90 ordaintzeko diru-laguntza izango dute; bigarrenean, laguntza % 75ekoa izango da, eta, hirugarrenean, % 75 eta % 25 artekoa, kasuen arabera.

Etxegabetzeen aurkako protesta baten irudiak. Efe.
Etxegabetzeen aurkako protesta baten irudiak. Efe.
Etxegabetzeen aurkako protesta baten irudiak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Sozialen Foru Funtsa sortuko du, diru-sarrerak murriztearen ondorioz alokairuko zein jabetzako etxebizitza galtzeko edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenei aldi baterako etxebizitza bat emateko. Etxebizitza berria alokairuan edo erosteko aukerarekin emango diete.

Funtsak 33 etxebizitza jarriko ditu pertsona horien eskura hasiera batean (18 Nafarroako Gobernuko bidezainen lehengo etxebizitzak dira, eta gainerako 15ak Nasuvinsa enpresa publikoarenak), eta beste 15 etxebizitza tokiko eta gizarte erakundeen esku utziko ditu, premia duten pertsonei emateko, Iñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak eta Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariak prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera.

Zarraluquik esan duenez, Hipotekadunen Plataformak eraberritutako eraikin bateko familiekin negoziatzen ari dira, eraikin horretako etxebizitzak funts horretan sartzea nahi dutelako.

Funtseko 33 etxebizitzetatik 23 Iruñean daude, 3 Irurtzunen, 2 Tuteran, 2 Mutiloan, 1 Barañainen, 1 Zizur Nagusian eta 1 Tafallan. Familiek etxebizitza hiru urtez erabili ahal izango dute, gizarte zerbitzuek kontrakoa gomentzen ez badute.

Etxebizitza horietako bat lortzeko, familiek baldintza batzuk bete beharko dituzte: diru-sarrera jakin batzuk baino gutxiago izan, gizarteratzeko programetan sartuta egon, laneratzeko konpromisoa sinatu eta azken hiru urteetan Nafarroan bizi behar izan dute.

Lehenengo urtean, familiek alokairuaren % 90 ordaintzeko diru-laguntza izango dute; bigarrenean, laguntza % 75ekoa izango da, eta, hirugarrenean, % 75 eta % 25 artekoa, kasuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur