Krisi Ekonomikoa -

Zor handiko enpresak

Bankuek akordioa lortu dute enpresak erreskatatzeko funtsa sortzeko

Baimenak jaso ostean, funtsa uztailetik aurrera egongo da enpresentzat eskuragarri, bankuek nahi zuten moduan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko sei banku handienek (Santander, BBVA, CaixaBank, Bankia, Popular eta Sabadell) akordio bat adostu dute zor handiak dituzten baina bideragarriak diren enpresak erreskatatzeko funtsa sortzeko, bankuetako iturriek jakitera eman dutenez.

'Fenix proiektua' deritzon funts horretara zein enpresak joko duten ez dakiten arren, sei bankuek hilabete hau amaitu aurretik zehaztu nahi dituzte irizpide nagusiak.

Hala, eta beharrezko baimenak jaso ostean, funtsa uztailetik aurrera egongo da enpresentzat eskuragarri, bankuek nahi zuten moduan.

Funts horri esker, bankuek aukeratutako konpainien zorra kapitalizatuko dute, akzioen truke, geroago, erreskatatutako enpresaren bideragarritasuna bermatzen denean, itzuliko dituzten akzioen truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia