Krisi Ekonomikoa -

Candy Hoover (Bergara)

EH Bildu: 'Jaurlaritzaren industria politika ez da eraginkorra'

Koalizio abertzaleko legebiltzarkideak Candy Hoover enpresako langileekin batzartu dira.

Candy Hooverreko langileen protesta. EFE
Candy Hooverreko langileen protesta. EFE
Candy Hooverreko langileen protesta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzaren industria politika, eta ez dela "eraginkorra" iritzi dio, Candy Hoover konpainiako (Bergara) langileekin batzartu eta gero.

Oskar Matute, Belen Arrondo, Marian Beitialarrangoitia, Juanjo Agirrezabala, Dani Maeztu eta Iker Casanova legebiltzarkideak Bergarara joan dira, Maite Aristegi Amaiurreko diputatuarekin batera, Candy Hooverreko langileekin biltzeko. Izan ere, baliteke zuzendaritzak Txinara eramatea lantegia, eta, ondorioz, 150 langileak kalean geratuko lirateke.

Legebiltzarkide abertzaleek elkartasuna eta EH Bilduren "konpromisoa" agertu diete langileei, Matutek azaldu duenez.

Hori horrela, koalizio abertzaleak Eusko Legebiltzarrean lantalde bat sortzea eskaini du, Ganberako taldeek langileon aldarrikapenak “entzun” ditzaten.

"Gero eta industria aktibo gehiago galtzen ari dira, euskal enpresen % 25 itxi egin dituzte krisiaren hasieratik, milaka langile langabezian edo baztertuta geratuta", salatu du Matutek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak bideoak Ekonomia berriak EH Bildu Nafarroa Bergara