Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Bizkaiko Aldundiak 2012an kendutako aparteko soldata ordaindu du

Erakundeko 6.000 langile dira neurriaren onuradunak.

Soldataren murrizketaren kontrako protesta
Soldataren murrizketaren kontrako protesta
Soldataren murrizketaren kontrako protesta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak asteburuan ordaindu die erakundeko 6.000 langileei 2012an kendutako aparteko soldata, ELA sindikatuak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Sindikatuek eta Aldundiak 2014-2015erako lortu zuten akordioaren emaitza omen da ordainketa hori.

Itun horren arabera, gainera, soldatak % 0,6 igo dizkiete langileei, 35 orduko lanaldia ezarri diete eta Lan Eskaintza Publikoak egingo dituzte.

Sindikatuak adierazi duenez, akordioak agerian uzten du "murrizketei eta oinarrizko legeei aurre egitea borondate politiko kontua" dela, eta Jaurlaritzak ez duela borondaterik, "murrizketa politikaren, enplegu suntsiketaren eta Madrilgo politiken alde" jarraitzen duela.

Bestalde, aparteko soldataren itzulera erakunde guztietara zabaltzea eskatu du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bizkaiko albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gutxieneko soldata