Krisi Ekonomikoa -
Soldatak
Rajoyk ez ditu goi kargudunen soldatak murriztuko
Saenz de Santamariak azaldu duenez, "aspalditik" dagoen soldata eredua da, eta egungo testuinguru ekonomikoan bestelako "lehentasun" batzuk daude.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak jakinarazi du Gobernuak oraindik ez duela pentsatu Estatuko goi kargudunen soldatak aldatzea, askok Mariano Rajoy presidenteak edo ministroek baino diru gehiago irabazten duten arren.
Saenz de Santamariak azaldu duenez, "aspalditik" dagoen soldata eredua da, eta egungo testuinguru ekonomikoan bestelako "lehentasun" batzuk daude, funtzio publikoko beste sektore batzuen soldatak eguneratzea, segurtasun indarrena, besteak beste.
"Gai hau ez daukagu mahai gainean, eztabaidak orokorragoa behar duelako izan", adierazi du presidenteordeak Estatu idazkariek gobernuburuak edo ministroek baino soldata handiagoa dutelako sortu den polemikaren harira.