Krisi Ekonomikoa -
Eustaten datuak
Eraikuntza zibila % 0,7 hazi zen iaz EAEn
Enpleguak gora egin zuen eraikuntzaren sektorean; % 0,7, hain zuzen ere.
Erredakzioa
Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 2 murriztu zen iazko azken hiruhilekoan, aurreko urteko datuekin alderatuta, baina lan zibilak % 7,5 areagotu ziren 2014 osoan, 2013ko datuekin konparatuta, EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Iazko datu guztiak kontuan hartuta, bi jokaera antzeman daitezke bi azpisektoretan. Batetik, eraikuntza % 3,5 jaitsi zen, baina obra zibila % 7,5 igo, eta, bestetik, enplegua % 0,7 igo zen sektore horretan iazko azken hiru hilabeteetan, aurrekoekin alderatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea