Krisi Ekonomikoa -

2012an kendutakoa

Langile publikoek galdutako aparteko soldataren %25a jasoko dute

Jaurlaritzak gaur hartu du 70.000 langile publikori eragiten dien erabakia, eta 50 milioi euroko aurrekontua izango duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal administrazio publikoko 70.000 langilek apirileko nominan jasoko dute Espainiako Gobernuak 2012an kendutako aparteko soldataren laurdena.

Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak gaur adostu du aparteko soldata horren % 25a nola itzuli zehazteko araua, aurrekontu publikoan 50 milioi euroko kostua izango duena.

Automatikoki egingo dute ordainketa, apirileko nominan, eta 2012an uztailaren 1a eta abenduaren 31 artean lan egin zuten guztiei eragingo die, gaur egun bertan lan egiten ez badute ere, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak prentsaurreko batean argitu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Eusko Jaurlaritza