Krisi Ekonomikoa -

Lehen hiruhileko datuak

1.300 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian martxoan

Euskal Autonomia Erkidegoan 2.900 langabe gutxiago daude, eta Nafarroan, berriz, 1.600 langabe gehiago.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Urteko lehen hiruhilekoan, %1,67 jaitsi da langabezia

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.300 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian 2015eko lehen hiruhilekoan; guztira, 219.000 pertsona daude lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2.900 pertsona gutxiago daude langabezian; guztira, 171.200 pertsona daude lanik gabe, eta langabezia-tasa % 16,43koa da (aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren txikiagoa).

Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EPA) kaleratutako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan 4.200 pertsona gutxiago zenbatu dituzte lanean EAEn; guztira 870.300 lagun zenbatu dituzte lanean. Ondorioz, okupazio-tasa % 57,41ekoa da.

Nafarroan, berriz, hazi egin da langabeen kopurua urtarrila eta martxoa bitartean; zehazki, 1.600 langabe gehiago daude (% 3,43), aurreko urteko azken hiruhileko datuekin alderatuta. Guztira 47.900 pertsona daude lanik gabe Foru Erkidegoan, eta langabezia tasak gora egin du 2014ko azken hiruhilekoarekin alderatuta: % 14,92koa zen 2014 amaieran eta % 15,66koa, berriz, 2015eko lehen hiruhilekoan. Dena den, langabezia-tasa txikiena duen autonomia erkidegoa da.

Espainiako datuari erreparatuz gero, 13.100 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoaren bukaeran; guztira, 5.444.600 pertsona daude lanik gabe. Ondorioz, langabezia-tasa % 23,78koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024