Krisi Ekonomikoa -

Kritika zorrotza

NDFko agintari batek dimititu du, krisiaren kudeaketagatik 'lotsatuta'

"Nazioarteko Diru Funtsan lan egin izanak lotsa ematen dit", esan du Peter Doyle eskarmentu handiko ekonomialariak. Gainera, krisi ekonomikoaren kudeaketan erakunde honen "porrota" salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peter Doyle Nazioarteko Diru Funtsako eskarmentu handiko ekonomialariak dimisioa aurkeztu du asteazkenean, krisia ekonomikoaren kudeaketan erakunde honek izandako porrotagatik "lotsatuta" dagoelako.

Nazioarteko Diru Funtsan 20 urtez lan egiten egon da Doyle, baina nabarmendu duenez, bertan lan egin izanak "lotsa" ematen dio. Dimisioa aurkezteko eskutitzan Doylek azaldu duenez, "20 urte eman ditut erakunde honetan lan egiten, baina hemen lan egin izanak lotsa ematen dit".

Halaber, NDFri kritika zorrotza egin dio. "Erakunde honen gaitasun ezak eragin du egungo krisi ekonomikoa", azpimarratu du Doylek, "zailtasun anitz aldez aurretik identifikatu bazituen ere, ondoren ezabatu zituen". Ekonomialari honen arabera, NDFk informazioa ezkutatu du.

"Azken orduko ahaleginak egiten egon da azken bi urteetan Nazioarteko Diru Funtsa", salatu du Doylek, "Grezian pairatzen ari den sufrimendua edo euroaren muturreko egoera da jokaera horren emaitza".

Peter Doyle Nazioarteko Diru Funtsako eskarmentu handiko ekonomialariak dimisioa aurkeztu du asteazkenean, krisia ekonomikoaren kudeaketan erakunde honek izandako porrotagatik "lotsatuta" dagoelako. Nazioarteko Diru Funtsan 20 urtez lan egiten egon da Doyle, baina nabarmendu duenez, bertan lan egin izanak "lotsa" ematen dio. Dimisioa aurkezteko eskutitzan Doylek azaldu duenez, "20 urte eman ditut erakunde honetan lan egiten, baina hemen lan egin izanak lotsa ematen dit". Halaber, NDFri kritika zorrotza egin dio. "Erakunde honen gaitasun ezak eragin du egungo krisi ekonomikoa", azpimarratu du Doylek, "zailtasun anitz aldez aurretik identifikatu bazituen ere, ondoren ezabatu zituen". Ekonomialari honen arabera, NDFk informazioa ezkutatu du."Azken orduko ahaleginak egiten egon da azken bi urteetan Nazioarteko Diru Funtsa", salatu du Doylek, "Grezian pairatzen ari den sufrimendua edo euroaren muturreko egoera da jokaera horren emaitza".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia NDF bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak