Krisi Ekonomikoa -
Autoen matrikulazioak
Autoen matrikulazioetan beste beherakada historiko bat izan da
Joan den uztaila historiako hilabeterik okerrena bilakatu da, matrikulazioak % 17,2ko jaitsita. Irailetik aurrera beherakada handiagoa izan daitekeela espero da, BEZaren igoeraren ondorioz.
Erredakzioa
2012ko uztailean 65.322 auto matrikulatu ziren, eta joan den urteko uztailarekin alderatuta, beherakada % 17,2koa izan da, orduan 78.913 auto matrikulatu baitziren, Anfac auto ekoizleen elkarteak eta Ganvam auto saltzaileen elkarteak jakitera eman dutenez. Gauzak horrela, uztaila historiako hilabeterik okerrena bilakatu da, autoen matrikulazioari dagokionez. Gainera, urteko bigarren seihilekoan datuak okerrera egin dezakeela espero da, irailaren 1etik aurrera BEZak izango duen igoera dela eta. Urte hasieratik uztaila bitartean, 471.393 auto matrikulatu dira; 2011ko urtarrila eta uztaila bitartean, berriz, 521.130 matrikulazio izan ziren.