Krisi Ekonomikoa -
Atzeraldi ekonomikoa
Aguirre: 'Tamalez, BPG-ren jaitsiera ez da ezustekoa'
Ekonomia sailburua kezkatuta agertu da, nazioarteko zenbait merkatuetan izandako "beherapenagatik", izan ere, merkatu horiek "barne-eskaera ordezkatzen ari zirelako".
Erredakzioa
Euskal ekonomiaren jaitsiera Exekutiboaren "aurreikuspenen barruan" zegoela esan duCarlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, oraingoa "zikloko momenturik txarrena" izango zela aurreratu baitzuten. Euskal ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izan du urteko bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta.
Horrez gain, ekonomia sailburua kezkatuta agertu da, nazioarteko zenbait merkatuetan izandako "beherapenagatik", izan ere, merkatu horiek "barne-eskaera ordezkatzen ari zirelako".
Onda Ceron egindako elkarrizketan, Barne Produktu Gordinak (BPG) izandako % 0,4ko jaitsierak, "tamalez, ezusterik ez duela sortu" onartu du.
Gogora ekarri duenez, berak egoera aurreratu zuen eta "2012ko unerik txarrena momentu honetan izango genuela" aurreikusi zuen.
Confebask: "Egoera kritikoa da"
BPGaren jaitsiera ikusita, egoera ekonomikoa "kritikoa" dela esan du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak. Era berean, industria ekoizpenaren datua "kezkagarria" dela esan du, euskal ekonomiaren "motor nagusia gelditzen ari dela adierazten duelako"
Gainera, krisitik ateratzeak "lehentasun osoa izan behar duela" azpimarratu du, "beste ezerk, ezta hauteskundeak ere, gure atentzioa distraitu gabe".
Euskal ekonomiaren jaitsiera Exekutiboaren "aurreikuspenen barruan" zegoela esan duCarlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, oraingoa "zikloko momenturik txarrena" izango zela aurreratu baitzuten. Euskal ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izan du urteko bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta. Horrez gain, ekonomia sailburua kezkatuta agertu da, nazioarteko zenbait merkatuetan izandako "beherapenagatik", izan ere, merkatu horiek "barne-eskaera ordezkatzen ari zirelako".Onda Ceron egindako elkarrizketan, Barne Produktu Gordinak (BPG) izandako % 0,4ko jaitsierak, "tamalez, ezusterik ez duela sortu" onartu du. Gogora ekarri duenez, berak egoera aurreratu zuen eta "2012ko unerik txarrena momentu honetan izango genuela" aurreikusi zuen. Confebask: "Egoera kritikoa da"BPGaren jaitsiera ikusita, egoera ekonomikoa "kritikoa" dela esan du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak. Era berean, industria ekoizpenaren datua "kezkagarria" dela esan du, euskal ekonomiaren "motor nagusia gelditzen ari dela adierazten duelako"Gainera, krisitik ateratzeak "lehentasun osoa izan behar duela" azpimarratu du, "beste ezerk, ezta hauteskundeak ere, gure atentzioa distraitu gabe".