Krisi Ekonomikoa -

Hirugarren hiruhilekoan

120.600 langabe daude EAEn, ekainean baino % 0,1 gutxiago

Langabezia-tasa % 11,8an geratu zen irailean. Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familien kopurua 42.900era iritsi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia-tasa hamarren bat jaitsi zen urteko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, EAEn, eta % 11,8an geratu zen, 120.600 langaberekin.

Hala ere, Eustatek jakitera eman duenez, 905.200 pertsonak egiten zuen lan EAEn iraila amaieran, aurreko hiruhilekoan baino % 1 gutxiago.

Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familien kopurua 42.900era iritsi da.

Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin du langabeziak. Lehenengoan 2.200 langabe gutxiago daude ekainean baino, eta tasa % 14,2an geratu da. Gipuzkoan, berriz, 700 langabe gutxiago daude, eta tasa % 8,5ean dago.

Araba izan da langabeziaren gorakada jasan duen lurralde historiko bakarra uztailetik irailera, izan ere, 500 langabe gehiago daude eta tasa % 10,2ra igo da.

Langabezia-tasa hamarren bat jaitsi zen urteko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, EAEn, eta % 11,8an geratu zen, 120.600 langaberekin.Hala ere, Eustatek jakitera eman duenez, 905.200 pertsonak egiten zuen lan EAEn iraila amaieran, aurreko hiruhilekoan baino % 1 gutxiago.Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familien kopurua 42.900era iritsi da.Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin du langabeziak. Lehenengoan 2.200 langabe gutxiago daude ekainean baino, eta tasa % 14,2an geratu da. Gipuzkoan, berriz, 700 langabe gutxiago daude, eta tasa % 8,5ean dago.Araba izan da langabeziaren gorakada jasan duen lurralde historiko bakarra uztailetik irailera, izan ere, 500 langabe gehiago daude eta tasa % 10,2ra igo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Espainian 2024 Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Euskal Estatistika Erakundea gaur