Ekonomia -

Lan istripua

Tubacexen lanuzteak deituko dituzte prebentzio neurriak hobetu ezean

Atzo, 41 urteko langile bat zendu zen lantegian, soldatzen ari zen hodien artean harrapatuta.

Amurrioko Tubacex enpresa. Argazkia: EITB
Amurrioko Tubacex enpresa. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, Amurrioko Tubacex enpresan izan zen lan istripuaren harira, prebentzio neurriak indartzen ez badira 24 orduko lanuzteak egitea aztertzen ari da enpresa batzordea.

Montajes Metalicos Jauregi enpresako 41 urteko langile bat zendu zen atzo, Tubacex enpresan lanean ari zela. Antza denez, gizonezkoa soldatzen ari zen hodien artean harrapatuta gelditu zen.

ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresa batzordeak askotan salatu du lantegi barruko "nahasmena" eta azpikontratatutako langileek makina arriskutsuak erabiltzen dituztela.

Tubacexeko batzordeak zuzendaritzarekin bilera egin nahi du prebentzioaz hitz egiteko, izan ere, batzordearen hitzetan, "murrizketak aitzakiatzat hartuta, langileen osasuna bigarren mailan gelditu da".

Zuzendaritzarekin hitz egin ostean, emaitzarik lortzen ez badute, 24 orduko lanuzteak egitea aztertuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea