Ekonomia -
Kongresua
CCOOko delegatuek aho batez onartu dute Unai Sordoren kudeaketa
Gaur Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusi aukeratuko dute, kideen babes zabalarekin.
Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak sindikatuko delegatuen babesa jaso du ostegun honetan, Bilbon egin duten CCOOren kongresuan. Horrela, delegatuek aho batez onartu dute Unai Sordoren azken lau urteotako kudeaketa.
Atzo jasotako babesari esker, sindikatuko idazkari nagusi izendatuko dute gaur, CCOOren X. Kongresuaren itxiera ekitaldian, kideen babes zabalarekin.
Kideen aurrean egindako hitzaldian, CCOOk garatu duen sindikatu-ekintza eredua goraipatu du. Hala ere, sindikatuaren lana azaltzeko ahalegina eskatu die kideei.
Halaber, eskubide sozialak babesteko eta zerbitzu publikoei eusteko, proposamenak aurkezteko eta ekimenak egiteko deia zabaldu die afiliatuei.
Bestalde, atsekabetuta hitz egin du Euskadin lan eta soldata ereduak kaltetzen ari direlako, 'krisia aitzakia gisa hartuta'.
Jakinarazi duenez, CCOO sindikatuak hiru ardatz hauek defenditzen jarraituko du: elkarrizketa soziala, negoziazio kolektiboa eta mobilizazioa.