Ekonomia -

Kongresua

Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusi aukeratu dute berriro

Buruzagiak botoen % 96 jaso du. Halaber, sindikatuko zuzendaritza taldean ere aldaketa nabarmenak izan dira: 23 kidetatik 15 berriak baitira.

Unai Sordo izendatu dute Euskadiko CCOOko idazkari nagusi. Argazkia: EFE
Unai Sordo izendatu dute Euskadiko CCOOko idazkari nagusi. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusi aukeratu dute ostiral honetan, CCOOren X. Kongresuaren itxiera ekitaldian, kideen babes zabalarekin.

Sordo zen idazkari nagusi izateko hautagai bakarra, eta botoen % 96 jaso du gaurko bozketan. Orotara, 260 baiezko boto, zortzi boto zuri eta boto baliogabe bat izan dira.

Sindikatuko zuzendaritza taldean ere aldaketa nabarmenak izan dira. 23 kidek osatzen dute zuzendaritza, eta horietatik 15 berriak dira karguan. Zuzendaritza berriak botoen % 95 jaso du.

Mari Cruz Vicente Arabako antolaketa arduraduna izango da aurrerantzean sindikatuko bigarrena. Bestalde, sindikatua utzi dute Eduardo Garcia eta Jesus Uzkudun buruzagi historikoek.

Bozketaren emaitzak jakin ostean Unai Sordok pozik hitz egin du kideen aurrean. Horren ustez, emaitzek sindikatua bat eginda dagoela erakusten dute, baina emaitzak onak badira ere, datozen urteetan lan zaila dutela adierazi du.

Aurrez, ostegunean, Euskadiko CCOOko delegatuek Sordoren azken 4 urteotako kudeaketa babestu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea