Ekonomia -

Greba deialdia

Iberiak 100 hegaldi bertan behera utziko ditu Bilbon grebaren ondorioz

Iberiako 20.000 langilek grebarekin bat egingo dute, 350 langile Bilboko aireportuan. Lanuzteak astelehen honetan hasiko dira. Hurrengo greba-deialdia martxoan izango da.

1.200 hegaldi inguru bertan behera utzi ditu Iberiak. Argazkia: EFE
1.200 hegaldi inguru bertan behera utzi ditu Iberiak. Argazkia: EFE
1.200 hegaldi inguru bertan behera utzi ditu Iberiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberia taldeko hegazkin-konpainiek 1.222 hegaldi bertan behera utzi dituzte sindikatuek deitu dituzten lehen greba astean. Iberiak doitze-plana eta Enplegu Erregulazioko Espedientea proposatu ditu, 3.807 langile kaleratzeko (langileen % 19).

Loiuko aireportuan, berriz, grebaren ondorioz 100 hegalditik gora utziko dituzte bertan behera. Bertan, Iberiako 350 langilek egiten dute lan.

Otsailaren 18tik 22ra bitartean, 415 hegaldi bertan behera utzi ditu Iberiak, horietako 45en jatorria edo helmuga Bilbo izanda. Halaber, Vuelingek beste 48 hegaldi utziko ditu bertan behera, eta Air Nostrumek, berriz, 28. Hondarribiko aireportuan 18 hegaldi izango dira kaltedunak.

Seplak bat egingo du

UGTko Madrilgo Garraio, Komunikazio eta Itsasoko Federazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lehen greba-deialdia astelehen honetan hasiko da eta otsailaren 22ra bitartean luzatuko da. Hurrengo deialdiak martxoan izango dira: martxoaren 4tik 8ra bitartean, eta martxoaren 18tik 22ra. Sindikatuek Iberiak aurkeztutako planaren aurka protestatuko dute, "konpainia desegiteko plana baita".

20.000 langiletik gora deitu dituzte grebarekin bat egiteko. Seplak ere greba egingo du martxoan, Espainiako hegazkingintzako "enpresa historikoaren bideragarritasuna defendatzeko".

70.000 kaltedun

Grebaren ondorioz, 70.000 kaltedun daude. Iberiak beste hegaldietarako txartelak eman dizkie horietako % 85i (60.000 bidaiariei). Halaber, gainerako 10.000 bidaiariei dirua itzuliko die. Gauzak horrela, Iberiak bidaiariei eragindako "eragozpenak" deitoratu ditu, eta "pazientzia" eskertu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea