Ekonomia -

Internet bidez erreserbatuak

Bilboko hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu Orbestek

Airelineak hartzekodunen lehiaketa aurreko prozesuan sartu dela jakin ostean hegaldiak bertan behera utzi dituela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orbest airelineak, Orizonia taldekoak, Internet bidez asteazken honetatik aurrera erreserbatuta zeuden hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu, besteak beste, Loiuko aireportukoak.

Orbestek Bilbotik, Tenerifera, Kanaria Handietara eta Lanzarotera biderako hegaldiak operatzen zituen, 2011etik.

Airelineak hartzekodunen lehiaketa aurreko prozesuan sartu dela jakin ostean hegaldiak bertan behera utzi dituela iragarri du.

Enpresatik gertu dauden iturriek azaldu dutenez, laster saldu dezake Orbesten zati bat, baita Viajes Vibo agentziarena ere, arazo ekonomikoei irtenbidea aurkitzen saiatzeko.

Orizoniak asteazken honetan aurkezte dezake lan erregulazioko txostena, horrek 3.600 pertsonei eragingo lioke eta 800i Balearretan, CCOOren kalkuluen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea