Ekonomia -

Lan-gatazka

4.500 kaleratzeren lan-erregulazio txostena iragarri du Orizoniak

Talde turistikoak jakinarazi duenez, otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran irtenbiderik aurkitu ez badu, lan-erregulazio txosten bat egingo du. 500 eta 600 langile artean salbatuko lirateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orizonia talde turistikoak, Viboviajes barnean hartzen duenak, langileei esan dienez, itxi egingo du, epe motzean eroslerik aurkitzen ez badu, sindikatuek jakitera eman duenez. Enpresak, oraingoz, ez dela hartzekodunen lehiaketan sartuko adierazi du. Irtenbide bat aurkitu ezean, 4.500 pertsona inguru lanik gabe geratu litezke.

Enpresa zuzendaritza langile batzuekin bildu ostean eman dute informazioa ezagutzera, Palmako Bist Parc egoitzan, UGTk azaldu duenez.

Enpresak 5.000 langileei esan die asteartetik aurrera bere bulego guztiak itxita izango dira, hainbat erabiltzaileek eitb.com-i jakinarazi dienez.

Halaber, Viboviajesekin bidaia bat kontratatuta zuten bezeroek ezin izango lukete ordaindutako dirua berreskuratu, iturri berberek adierazi dutenez.

4.500 pertsona lanik gabe geratu daitezke

Zuzendaritzak langileei jakinarazi dienez, otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran irtenbiderik aurkitu ez badu, lan-erregulazio txosten bat martxan jarriko du, eta 500 eta 600 langile artean salbatuko lirateke, Orbest airelinearen salmenta partzialetik eta Vibo bidaia agentziaren negozio sekziotik.

Orizoniatik azaldu dutenez, enpresak "ahalegin guztiak ahalik eta lanpostu gehienen bideragarritasuna bermatzen zentratuko ditu".

Hartzekodunen lehiaketa aurreko prozesuan jarraituko du

Halaber, hartzekodunen lehiaketa aurreko prozesuan jarraituko duela azaldu du, lehengo ostiralean eskatu bezala, eta, horrek bere hartzekodunek bide judizialetik izandako zorren likidaziorako lehiaketa batera presatzetik babesten du.

Protestak

Gaur eguerdian, Orizonia talde turistikoko 500 langile inguru Palmako Parc Bit egoitzaren ateetan bildu dira, enpresa pasatzen ari den egoeraren dela eta.

Arratsaldeko iragarpenen aurrean, Balearretako langileak "oso asaldatuta" daude, UGT sindikatutik esan dutenez. Halaber, protestatzeko beste bide batzuk aztertuko dituztela nabarmendu dute.

Orizonia Globaliarekin integrazio prozesuan dago abendutik, eta ostiralean eskatu zuen hartzekodunen lehiaketa aurreko biden sartzean, Lehiakortasunaren Batzorde Nazionalak Juan Jose Hidalgo buru den taldera saltzeari buruz zerbait esatearen esperoan; horrek bi hilabete eraman ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea