Ekonomia -

Txartel bakarra bidaiatzeko

Gipuzkoak Mugi, garraio publikoen txartel bateratua, estreinatu du

Zenbat eta gehigo bidaiatu, gero eta merkeagoa izango da txartel berriaren erabiltzaileentzat.

Mugi Izagirre
Mugi Izagirre
Abian da 'Mugi' txartela

1:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak garraio publiko guztien txartel bateratua eta bakarra estreinatu du gaur, Mugi izenekoa.

Aurkezpena Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren Garraio Agintaritzaren presidenteak egin du. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin eta beste hainbat buruzagirekin batera, bidaia bat egin du autobus batean, Gipuzkoako hiriburuan.

Ugartek adierazi duenez, Gipuzkoa prezioak bateratu dituen lehen lurraldea da. Gainera, txartel honekin "garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak eta errenta txikienak dituztenak" sarituko dituztela gaineratu du. Izan ere, zenbat eta gehiago erabili garraioa, gero eta merkeagoa izango da txartel berriarekin.

Halaber, ibilbide bat garraio mota edota enpresa ezberdinekin eginda ere, prezioa berbera izango da.

Mugi txartel bateratuak garraio hauetan erabili daiteke: Dbus; Lurraldebus; Irungo, Errenteriako, Hernaniko eta Arrasateko autobusak eta Euskotren. Renfek ez du bat egin, eta beraz ez ditu Mugi txartelaren beherapenak eta baldintzak eskainiko, baina bere billeteak ordaintzeko eta erosteko erabili ahalko da.

PREZIOAK

Gaurtik aurrera, bidaia arruntaren prezioa 1,60 eurokoa izango da, eskudirutan ordainduz gero, eta 0,88 zentimokoa, Mugi txartelarekin.

Tren edo autobus aldaketak doanekoak izango dira enpresa berekoak badira, eta, enpresa ezberdinen artean egiten bada, aldiz, bidaia garestiena eta merkeenaren % 25 ordaindu beharko da.

25 urte baino gutxiago dutenek % 12ko beherapena izango dute; eta 65 urte baino gehiagokoek eta urritasunen bat dutenek, % 52koa. Familia ugariek ere deskontuak izango dituzte, % 20koa kasu orokorretan, eta % 50ekoa berezietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Lurraldebus azken ordukoa Euskotren azken ordukoa Donostiabus azken ordukoa