Ekonomia -
Protestak
Milaka langile enpleguaren alde manifestatu dira Bilbon eta Iruñean
Martxa txalo artean hasi dute, “Enplegua defendatu dezagun. Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ez inposaketarik” zioen pankarta batekin.
Erredakzioa
Milaka pertsonek Bilboko Kale Nagusian barrena ibili dira enpleguaren alde, krisian dauden euskal enpresen batzordeek batera deituta.
Martxa Jesusen Bihotzetik hasi dute, 17:30ean, txalo artean, "Enplegua defendatu dezagun. Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ez inposaketarik" zioen pankarta batekin.
Manifestaziora joan diren enpresa bakoitzak ere pankartak eraman ditu, besteak beste, Cementos Lemonak, Alfak, Sar Qua Vitaek, Laminaciones Arregik eta TMAk.
Deitutako batzordeen izenean, Eurtes enpresako Itxaso Viñezek manifestazioa deitutakoen poztasuna azaldu du, Euskadiko 200 batzorde baino gehiagoren babesa jaso dutelako.
Viñezek honako hitzok esan ditu: "hemen gauden guztiok dakigu enpleguak suntsitzea arazo soziala dela; Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak oharrak hartu behar dituztelakoan gaude, gaur hemen gizartea ez ari zaiela esaten euren politikei, patronalaren zerbitzura enplegua kentzen dutelako. Bihartik aurrera geure enpresetara itzuliko gara indarrak berrituta, enplegu suntsipenaren aurka lanean jarraitzeko".
Euskal sindikatuen babesa
Manifestazioak euskal sindikatuen babesa izan du. Besteak beste, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Damaso Casado UGT-Euskadikoa eta Txutxi Ariznavarreta LABeko burua izan dira bertan. Politikariak ere izan dira, esate baterako, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusia ere izan da.
Bilbo manifestazioaz gain, antzeko bat izan da Iruñean, Nafarroako enpresa batzordeek deituta.
Martxako organizazioak esan duenez, 6.000 pertsona joan dira manifestaziora, Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, aldiz, 1.000.