Ekonomia -

2012an

Bizkaiko Foru Aldundiak 454 milioi euroko iruzurra azaleratu du

Zehazki, 454,2 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu zuten joan den urtean, ''lau Guggengheim eraikitzeko adina'', esan du Ogasun diputatuak. 2011n baino 106 milioi gutxiago dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak 454,2 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu zuen 2012an, aurreko urtean baino 106 milioi gutxiago, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak emandako datuen arabera.

''Aldundiak gizarte ekintzetara zuzendutako aurrekontua ordaintzeko edo lau Guggengheim museo eraikitzeko adina diru da'', gaineratu du.

PPk egindako galdera bati erantzunez, diputatuak aitortu du azaleratutakoaren zenbatekoak behera egin duela; hala ere, joan den urtean ekintza ''puntual eta oso berezi'' bat egon zela eta ekintza horrek bakarrik 150 milioi euro azaleratu zituela gogoratu du.

Zerga motari dagokionez, Iruarrizagak azaldu du azaleratutako 209 milioi euro BEZari dagozkiola; 169,7 milioi euro, sozietateen gaineko zergari; 54,7 milioi, PFEZari; eta 12.8 milioi euro, berriz, beste zerba batzuei.

Bestalde, joan den urtean Ogasun Sailak ustezko 16 delitu fiskal igorri zizkion Fiskaltzari, gaur aurkeztutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea