Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Pentsioak izoztearen aurkako helegitea onartu du Konstituzionalak

Pentsiodunek erosteko ahalmena galdu dutela salatu zuten; izan ere, 2013an % 1 igo diete pentsioa eta iazko azaroko KPI (kontsumorako prezioen indizea) % 2,9an zegoen.

Pentsioen erreformaren aurkako helegitea onartu dute.
Pentsioen erreformaren aurkako helegitea onartu dute.
Pentsioen erreformaren aurkako helegitea onartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013an pentsioak KPIren baitan ez eguneratzearen aurka Alderdi Sozialistak, CiUk, Ezker Anitzak (IU-ICV-CHA), UPyDk eta EAJk jarritako helegitea onartu du Auzitegi Konstituzionalak. Bi aldeek orain 15 eguneko epea dute arrazoibideak aurkezteko.

Otsailaren 26an aurkeztu zuten helegitea Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren kontra.

Pentsiodunek erosteko ahalmena galdu dutela argudiatu zuten, 2013an pentsioak % 1 haziko direlako, azaroko KPIa (adierazle hori hartzen da erreferentziatzat) % 2,9an egon arren.

Hori dela eta, Gobernuak 1,9 puntuko aldea eman behar diela uste dute oposizioko taldeek.

Pentsiodunen eskubideak urratu direla salatu dute sinatzaileek, kotizatutakoaren zati bat kendu dietela iritzita.

Konstituzioaren 50. artikulua ekarri dute gogora, "botere publikoek pentsio egokiekin hirugarren adinekoen ekonomia bermatuko dute" dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea