Ekonomia -

2012ko Errenta kanpaina

Bizkaiko Ogasunak 498 milioi euro bueltatuko ditu Errenta Kanpainan

208 milioi euro biltzea aurreikusten du, iaz baino 19 milioi gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak 610.000 errenta aitorpen biltzea espero du. Hala, 498,4 milioi euro bueltatuko dizkie zergadunei, eta 208,4 milioi euro bilduko ditu.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko Foru diputatuak maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 28ra arte luzatuko den 2012ko Errenta eta Ondare Kanpaina aurkeztu du gaur prentsaurreko batean.

400 euroko kenkaria bertan behera uztea, 6 urtetik gora eta 16 urtetik beherako seme-alabak dituztenei 50 euroko kenkari berria sartzea, paperezko inprimakien desagerpena eta telefono mugikorretan erabiltzeko zerbitzu batzuen eskaintza dira Bizkaiko Ogasunak aurtengo Errentaren kanpainan ezarriko dituen berritasunetako batzuk.

Foru Ogasunak espero dituen 610.000 errenta-aitorpenen % 80, 483.000 inguru (iazko kanpainan baino 6.000 gutxiago), itzultzeko aitorpenak izango dira; zergadunek kobratzekoak, alegia. Gainerako % 20ak, 127.000 inguru (iazko kanpainan baino 7.000 gehiago), berriz, ordaintzekoak izango dira.

Bizkaiko zergadunei 498,4 milioi euro (iaz baino 24 milioi gutxiago) bueltatuko dizkio Ogasunak, eta 208,4 milioi euro (iaz baino 19 milioi euro gehiago) bilduko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Zergak gaur