Ekonomia -

Irungo Ogasuna

Urtebete murriztu diete espetxe-zigorra Bravori eta bere emazte ohiari

Ondasunak ostentzearen delituaz absolbitu ditu Auzitegi Gorenak, eta 11 urtetik 10 urtera murriztu du Jose Maria Bravoren zigorra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urtetik 10 urtera murriztu du Auzitegi Gorenak Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiari ezarritako espetxe zigorra. Ondasunak ostentzearen delituaz absolbitu ditu bai Bravo eta baita Rosa María Cobos haren emazte ohia ere, eta, ondorioz, urtebete murriztu die espetxe zigorra biei. Cobosek, berriz, bi urte eta lau hilabete zigorrari egin beharko dio aurre.

2012ko uztailean, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion Bravori Gipuzkoako Auzitegiak ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, hiru urteko zigorra dirua zuritzeagatik eta urtebeteko zigorra, ondasunak ostentzeagatik.

Halaber, hainbat urtez gaitasungabetu zuten, eta 1,9 milioi euro eta dagozkien interesak itzultzera kondenatu.

Emazteari, berriz, hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri zion.

Ebazpenaren kontra helegitea jarri zuten biek, eta Gorenak neurri batean onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea