Ekonomia -

BPG datuak

Espainiako ekonomia 5 edo 6 hamarren jaitsiko da lehen hiruhilekoan

Luis de Guindosek esan duenez, bigarren hiruhilekoa "apur bat hobea" izango da; hirugarrena, "zerotik gertukoa"; eta azken hiruhilekoan "hazkuntza izan daiteke".

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragarri duenez, Espainiako Barne Produktu Gordinak 5 edo 6 hamarreneko beherakada izango du urteko lehen hiruhilekoan.

Adierazle guztiak eskuragarria izan ez arren, atzeraldia txikiagoa izango da 2012ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Orduan BPGaren jaitsiera % 0,8koa izan zen.

De Guindosek esan duenez beherakada hori Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenarekin bat dator. Ildo horretan, bigarren hiruhilekoa "apur bat hobea" izango dela iragarri du; hirugarrena, "zerotik hurbil izango da"; eta urteko azken hiruhilekoan "hazkundea izan daiteke".

Enpleguaren alorrean ere eboluzioa antzekoa izango dela adierazi du.

Bestalde, De Guindosek esan du Gobernuak argi daukala bere ibilbide-orria. Horrenbestez, apirilaren 26ko ministroen bileran erreforma berriak eta aurrekontuen orekarako programa onartuko dituztela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea BPGd Espainia