Ekonomia -

2013ko Aurrekontuak

Jaurlaritzak idatziz erantzungo die PPk jarritako baldintzei

Gaur, Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak eta Quiroga eta Anton Damborenea popularrek bilera egin dute, Aurrekontuen inguruan hitz egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak idatziz erantzungo die Aurrekontuak onartzeko PPk aurkeztutako baldintzei, gaur Arantza Quiroga bozeramaileak adierazi duenez.

Gaur, Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak eta Quiroga eta Anton Damborenea popularrek bilera egin dute, Aurrekontuen inguruan hitz egiteko. Minutu batzuk beranduago, PPko ordezkariek agerraldia egin dute Legebiltzarrean.

Bilera horretan, aurkeztutako osoko zuzenketa kentzeko baldintzak eta proposamenak helerazi dizkie PPk Jaurlaritzari. Sailburuak idatziz erantzungo die proposamen horiei, Quirogaren hitzetan.

Hortaz, ostiralera arte “negoziatzen” jarraitu nahi dutela esan du Arantza Quirogak. Egun horretan, oposizioaren osoko zuzenketak eztabaidatuko dira. Aurrekontuen egitasmoa “erritiratzeko” aukeraz galdetu diote Gatzagaetxebarriari, eta horrek ez du Jaurlaritzaren jarrea zein den argitu nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea